Sociedad Ciclista Amorebieta

Txirrindulari elkartea

Berriak

Euskaltel-Euskadi

Dena ematera

Euskaltel-Euskadi taldea aste hau Amorebietan irabazita bukatzen saiatuko da. Horretarako, gaur amaitzen den Euskal Herriko itzulian parte hartu duten txirrindulari garrantzitsuenak aukeratu ditu Jon Odriozolak. Samuel Sanchez izango aa taldearen buru, eta asturiarrarekin batera: Mikel Astarloza, Aitor Hernandez (Euskal Herriko Itzulian Mendiko saria irabazita), Aitor Galdos, Beñat Albizuri, Lander Aperribay, Aketza Peña, Jon Bru, Iban Velasco eta 2000ko Udabarri Klasika irabazi zuen Unai Etxebarria.

| 14.04.2007 |

Lautik hiru

4tik3

Euskal Herriko itzulian, orain arte, irabazi duten lau txirrindularietatik hiruk parte hartuko dute igandean ospatuko den 53. Udabarri Klasikan. Juan Jose Cobo (SDV), Angel Vicioso (REG) eta Jens Voigt (CSC) Amorebietako Gudari kaleko irteeran egongo dira lasterketako 171 kilometroak egiteko. Hiru hauetatik batek, Angel Viciosok hain zuzen ere, 2002. urtean irabazi zuen Klasika, Dabid eta Unai Etxebarria sprintean gaindituta.

| 13.04.2007 |

Aldaketa ibilbidean

Berriak

Matiena inguruan trenbidean egiten ari diren obren eraginez ibilbidea aldatu behar izan dugu. Aldaketa lasterketako 43 eta 48. kilometroen artean egingo da. Orain arte, eta Elorriotik Iurretako norabidean, lasterketa Astolatik sartzen zen Matiena erdira, bertatik Eroski ingururaino N-634 errepidera. Igandean Durangoko bidean jarraituko dugu Sabeco hipermerkaturaino, eta bertan egin duten errepide berritik Eroski ondoko bidera helduko gara. Planoa ikusi

| 12.04.2007 |

Team Milram

Igor Astarloa Amorebietan

2001. urteko lasterketa irabazi zuen Igor Astarloa izango da talde italiarraren liderra 53. Udabarri Klasikan. Euskal Herriko Itzulia bukatu ondoren, Ermuako txirrindularia Amorebietara bueltatuko da. Bertan lortu zuen bere lehen garaipena profesional mailan, dagoeneko desagertuta dagoen Mercatone taldean, hain zuzen ere. Berarekin batera, besteak beste, Grivko, Ghisalberti eta Celestino egongo dira.Irudian, Igor Astarloa 2001eko Udabarri Klasika irabazi zuenean.

| 12.04.2007 |